Balioak, dinamismoak eta bizi-zentzuak sortzen dituen gizarte-mugimendua.

Balioak, dinamismoak eta bizi-zentzuak sortzen dituen gizarte-mugimendua.

Fundazioa

2002ko otsailaren 22an eratu genuen fundazioa, irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa. Bokazio humanista definitua duten pertsona talde batek osatzen dugu, zeintzuek gure ibilbidearen funtsezko guneak elkar bat egiten baititugu.

Berezkotasun pertsonalen indarra aldarrikatzen dugu; izan ere, norberatasun horiek indartsuagoak dira kolektiboa eraikitzeko orduan, gizatasuna sortzeko orduan.

Honako hau hartzen dugu abiapuntutzat: errealitatea ez datza kopuruan, baizik eta norberatasunean. Hau da, norbera den eta bizitzeko duen guztia eskaintzeko gai izatea da justizia; norberak sinesten duena, aukeratzen eta itxaroten duena, adieraztea eta opatzea.

Gure ekintza zuzentzen da giza existentzia eta gizartea osatzen eta dinamizatzen duten arlo eta dimentsioetara.

Errealitatearen posibilitaterik onena antzemateko begirada izan nahi dugu. Erlazio sortzaile eta fidel baten bitartez elkar erreferente bihurtzen gara. Pertsona bakoitzaren balio eta duintasun berdingabean sinesten duen erlazioa. Itxaropena sortzen duena, hainbat eremutan proiektuak eta giza ekimenak garatuz.

OSASUN MENTALA

HAURRAK ETA FAMILIA

HIRUGARREN ADINA

GIZARTERATZE ETA LANERATZE-ARLOA

Pohuvipre

Pentsamendu-eragile eta indar askatzaileen prozesu-ezartzaile izango den gizarte lanaren hautua egiten dugu. Ekintzak pentsamendua eskatzen du. Egitasmoak, beren kritikotasun eta eraginkortasunean berean, gaikuntza eta oinarritze bulkada batean finkatzen dira. Esperientzia existentzialen dimentsio profetikoan sinesten dugu, errealaren eta daitekeenaren ulertze-maila berrietan pizten baikaituzte. Errealitate umiliagarrien konplexutasunetan barrena egiteak kontzientziatze eta gordean dituzten aukeren ezagutza maila berriak dakartza. Jasandako egoerek eta esperientzia kritikoek energia eta duintasun zein justizia sentimenduak sortzen dituzte.

Dimentsio soziokulturala erreinuaren presentzia da, ebanjelizazio dinamismoa, Espiritu igurtze bat, ikur, ekintza eta gaur egunekoari itxaropen-promesa irekitzen dion etorkizun horren profezia bihurtzen gaituena. Alternatiba humanizatzaile apal gisa gabiltza historian barrena, beste ekimen batzuekin irekitasun eta elkarrizketan, osagarritasun eta elkarlan zintzoan. Harreman-gaitasun eta komunikazio benetan elkarren mendeko eta egiturazkoan itxuratzen gaituen kontzientzia global baterantz goaz, justizia, aberastasun eta gizartea sortzeari emandako gizateria bakar bihurtuko gaituena.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo POHUVIPRE webgunera.