Aukerak errazteko bidea.

Aukerak errazteko bidea.

Gizarteratzea

Giza, gizarte, ekonomia eta kultura mailan aberastasuna sortzera bultzatuak sentitzen gara, kudeaketa autonomo eta lehiakorrerako gaitzen duten aukerak sustatuz, eta, aldi berean, lan-merkatuan eta elkarrizketa sozialean alternatiba gizatzailea ekarriz. Guretzat, dimentsio hauek funtsezkoak dira:

  • Gizarte-justiziak sortzen duen gizarte-ekonomia eraginkorra eta lehiakorra.
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko dinamiken bitartekaritza.
  • Adiskidetzeko eta gatazkak konpontzeko kultura kudeaketa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna.
  • Gizateria multikulturala.

Tinko Garbiketak

2003an sortu zen, eta garbitasunaren eta lorezaintzaren esparruan egiten du lan. Enpresa-mundutik abiatutako gizarte-ekintzaren aldeko apustua da. Bere lana autonomia bultzatzean datza, gizarte-gaikuntza eta gizarteratzea sendotzeko prozesuetan lagunduz. 30 pertsonari aukera ematen die beren garapenean eta gizarte-partaidetzan, gizarte-egitura ekonomikoaren sorreran egindako ekarpenetik abiatuta.

Laguntasuna eta laguntza dira modurik eraginkorrenak prozesu pertsonalak sortzeko, lan eta prestakuntza-garapena indartuz eta sendotuz.

BERE WEB ORRIALDERA JO

Ikatzbizi

2002an sortua, arlo sozio-sanitarioan laneratzeko esparru bat eskaintzen dugu, autonomia eta gizarte-gaikuntza garatzen ari diren pertsonentzat. Diziplina anitzeko talde batek osatua, lan gizatzaile eta integral baten alde egiten dugu, maila profesional, pertsonal eta sozialean.

20 pertsona gara, gure lanarekin, elkarte honen gizarte- eta ekonomia-ehuna sortzen eta sendotzen goazenak. Ikatzbizi Etxebizitza Komunitarioan eta Etxezarra Tutoretzapeko Apartamentuetan gaude.

Laguntasuna eta laguntza dira modurik eraginkorrenak prozesu pertsonalak sortzeko, lan eta prestakuntza-garapena indartuz eta sendotuz.