Ingurune seguruak sortzeko bidea.
Ingurune seguruak sortzeko bidea.
Haurtzaroa eta familia
Hurbiltasunetik, harreratik eta entzute gertutik, egoera oso ahulean dauden pertsonei laguntzen diegu (seme-alabak, haurrak eta nerabeak dituzten amei). Konfiantzazko lekuak bilatzen daudenei eta haien posibilitateak hedatzeko nahian dauden pertsonei laguntzen diegu.
Hazten Creciendo
Hazten, 2013an sortua babesgabetasun-egoeran dauden adingabeentzako etxe gisa. Bizikidetzaren eta elkartasunaren oinarrizko eguneroko nukleoa eskaintzen dugu. Bertan 7 adingabe bizi dira euren hezitzaileekin.
Harreman-esparruak sortzen ditugu, hurbiltasuna, babesa, ingurune seguru eta egonkorra bermatzen dutenak. Bertan eskaintzen ditugu haur bakoitzaren berezitasuna, duintasuna eta integrazioa ahalbidetzen duten baldintza psiko-sozio-hezitzaileak.
- Konfiantza mailak, ahalbideak eta gaitasunak sortzen lan egiten dugu, potentzialtasunak eta posibilitateak hedatuz.
- Haurrak oinarrizko zaintza estu eta intimoak behar ditu. Zaintza hau aurrera eramateko jakinduria eta ikasketa prozesu batera behartuak gaude.
- Haurrek eta gazteek izaten dituzten gabeziei, zauriei eta hutsuneei aurre egiten diegu, beren etorkizunaren sortzaile bihurtzeko.
- Etorkizunerako aukerak eta bideak irekitzen ditugu, gure gizarte-hezkuntza bereizten duen bitartekotzatik, harreman eta elkarrekintzatik.
Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Adingabe eta Familiaren Arloko Zerbitzuaren baitan sortutako programa da.
Sortu-leku Lugar de creación
2008ko otsailean hasi ginen lanean. Etxe bizitza bat da, seme-alabak dituzten edo haurdun dauden emakumeak babesean jasotzeko, entzuteko, laguntzeko eta jagoteko. Beren autonomia-etorkizunari, egonkortasunari eta bizi-kalitate duinari ekiteko, konfiantzazko laguntza eta erreferente eremu baten beharrean daudenei, bai egoera gatazkatsuengatik, bai eta babesa eta zaintzaren beharrengatik ere.
- Ingurune seguru bat eskaintzen dugu, amei eta haien seme-alabei bizi-egonkortasuna emango diena, haien aukeren hedapena sustatzeko.
- Oinarrizko ohiturak eta jarrerak berreskuratzearen eta sortzearen alde lan egiten dugu, horiek indartzeko aukerarik izan ez dutelako beren ibilbide historikoengatik.
- Elkarren arteko harremanetarako eta ikaskuntzarako giza giro ahalbideratzailea sortzen dugu, horrek egonkortasuna eta konfiantza ematen die amei eta haien seme-alabei.
- Etorkizunerako posibilitateak eta aukerak zabaltzen ditugu, harremanak, lotura eta gizarte eta hezkuntza-arloko bitartekotza oinarri hartuta.
Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Haur eta Familien Zerbitzuak eskatuta sortutako programa da.
Babesleak

