Autonomian zaintzeko bidea.

Autonomian zaintzeko bidea.

Hirugarren adina

Ikatzbizi

Ikatzbizi etxebizitza komunitarioa sortu genuen 2002an, non bi giza-esparru elkartzen baitiren: hirugarren adinaren esparrua eta garapen profesionaleko prozesuetan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko eremua.

14 plazako etxea da, eta bizi-gune bat eskaini nahi dugu. Nahiz eta limitea pairatu, nahiz eta menpekotasunean eta ahultasunaren barruan egon, zaintza bermatzen dugu, ahalik eta autonomia handienean, askatasuna eta pertsona bakoitzaren aberastasuna eta potentzialtasuna garatuz. Arreta eta zaintza osorako leku bat eskaintzen dugu, giza eta familia-berotasuna duen gune bat.

Ikatzbizin familiak zutabe garrantzitsuak dira dinamismo partekatua sortzeko. Bat eginda bizi gara, baldintzarik onenak eskaintzeko bere urte onenak guretzat lan egiten eskaini dituztenentzat.

Zaintzari dagokion sentsibilitateak eta etikak gidatzen dute gure gaurkotasuna, duintasunaren kultura bat bultzatuz etxe honetan sortzen dugun bizitasun guztiaren gain.

Etxezarra Apartamentuen kudeaketa

2015eko urtarriletik aurrera, gure gain hartu genuen Tutoretzapeko Apartamentuen kudeaketa soziala, 65 urtetik gorako autonomoak direnentzako edo ezgaitasuna duten adin horretatik beherakoentzako. Aisialdirako guneak sortzen saiatzen gara, (hazkunde pertsonala eta independentziari eustea ahalbidetuko dutenak pertsonaren eguneroko bizitzan). (pertsonaren eguneroko bizian ahalbidetuko dutenak bere independentziari eustea, bere hazkunde pertsonala garatuz).