Laguntzeko eta harremanak izateko bide bat.

Laguntzeko eta harremanak izateko bide bat.

Osasun mentala

Familia-giroa sustatzen duten etxeak sortzea bilatzen dugu. Etxe horietan sentitzen den berotasunak, giro malgu eta egituratuek, tratu hurbilek eta pertsona bakoitzaren ahotsari entzute izanak bultzatzen gaituzte sormen sozializatzaile bizi batera, susperraldi psikosozialera bideratuta dagoena; ulermen, zentzu eta errealizazio existentzial maila berriak piztuz. Harremana tresna nagusi gisa ulertzen dugu bitartekotza gizatzailerako.

Zurekin Contigo

2006an hasi genuen. Eragozpen mental larriak dituzten emakumeentzako etxebizitza da; hezkuntza-jarraipena, ikuskapena eta laguntza intentsiboa behar dutenak hain zuzen ere.

  • Errealitate pertsonalei eusteko gai den harreman-eremu bat ahalbidetzen dugu.
  • Pertsonei bizi-egonkortasuna emango dien espazio gizatzailea sortzen dugu.
  • Bere ahalmenak hedatzea errazten dugu, pertsona bakoitza bultzatuz gizarte-egituretan pixkanaka parte hartzera.

Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Gizarte Bitartekaritzarko Arloak eskatuta sortutako programa da. Bere jarduera-eremua Gasteiz da.

Huntzadar Arraigo

2008an hasi genuen. Emakume eta gizonentzako etxebizitza da, eta, pairatzen duten eragozpen mentala dela eta, 24 orduko arreta eta ikuskapena behar dute. Kronikotasuna eta bizi-egoera ahulagoak direla-eta, laguntza handiagoa behar dute autonomia pertsonalean.

  • Harreman estu bat sustatzen dugu, pertsona bakoitza bereiziko duena, errealitate pertsonalei eusteko gai izango den berezko balio-sentimendua sortuko duena.
  • Pertsonari bere bizi-prozesu osoan laguntzen diogu, bere egoera pertsonala eta familiarra kontuan hartuta, bizi-kalitatea hobetzeko behar dituen laguntzak ematen dizkiogu.
  • Pertsona bakoitzaren ahalmenak hedatzeko aukera bultzatzen dugu, gizarte-egituretan pixkanaka eta aktiboki parte hartzera bultzatuz.

Aukera Oportunidad

2008an hasi genuen. Eragozpen mental larria duten eta 20 eta 45 urte bitartean dituzten helduentzako etxebizitza da. Arreta eta gainbegiratze txikiko baliabidea da, pertsonak autonomia pertsonala eta soziala izateko gaitasuna lortzera bideratua, bizitza independentearen ibilbidean jarrai dezan.

  • Autonomia- eta egonkortasun-espazio bat sortzen dugu, integrazio eta norberatasuna sortzeko eremu sozial bat hain zuzen ere.
  • Norberaren garapen pertsonalarekiko konfiantza eta inplikazio dinamikoko erreferenteak eskaintzen ditugu.
  • Pertsonaren ahalmenak hedatzea ahalbidetzen dugu.
  • Pertsonei beren erantzukizuna hartzen laguntzen diegu, haien bizi-hedapena modu autonomoagoan sustatuz.
  • Pertsonekin inplikatzen gara integrazio-prozesu eta gizarte-komunitateari ekarpen handiagoa egiteko prozesuan; lan-, kultura- eta harreman-esparrutik abiatuta, ahalik eta autonomia handienean bizitzeko aukera izan dezaten.